Xedea
– Espaloi gainean edo oinezkoen erabilera publikoko guneetan ibilgailuak igarotzeko lizentzia lortzea.
Nork egin dezake izapidea?
– Edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak
– Eskabide-eredua beteta.
– Eskabide orokorra dagokion pertsonak beteta eta sinatuta.
Nola eta noiz ebazten da?
– Pasabidea lokaletan (garajeak, lantegiak, garbiketa-tunelak, etab.) sartzeko ematen da. Ez dago baimenduta pasabidean ibilgailuak aparkatzea.
– Lokalek irekitzeko lizentzia behar dute.
– Familia bakarreko etxeek lehen erabilerako lizentzia behar dute.
– Espaloi-zintarria beheratu behar bada, obrak eskatzailearen kontura izango dira eta baita hori seinaleztatzea ere. Seinaleztatzearen araudia baimena emateko unean adieraziko da.
– Pasabidea baimentzeko jakinarazpenean adieraziko zaio interesdunari udal-bulegoetan jaso dezakeela pasabidearen plaka-jokoa, dagokion fidantza ordaindu ondoren.
Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera?
– Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.